viernes, 9 de noviembre de 2012

Txoritokia garatuz..

Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.


Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.

3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.



Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario