Zer
ekarpen egin dezakegu arkitekturatik gizarte bidezkoago eta askeago bat
lortzeko? Herritarrek eta arkitektoek nola egin dezakegu elkarlana
elkarbizitzarako eremuen plangintza eta (berr)eraikitzea egiteko?
Diseinatu eta eraiki al daiteke hiria partekatutako sormenaren
logikarekin? Zer zeregin izan dezake arteak horrelako prozesuetan? Zer
egin dezakegu hirien garapenerako hipertokiko ekintzen bidez?
Galdera horiei eta beste
askori erantzuten saiatzen da BAT. Gogoeta eta ekoizpena elkarlanean eta
taldean egiteko tokiak sortzearen beharra aztertzen du, modu horretan
gure mundu hondatu honetan beste aukera batzuk aurkitzeko,
bizikidetzarako eremuak planifikatuz eta (berr)eraikiz.
Zertan datza?
Programa teoriko-praktiko
bat da BAT. Arkitektoen, hirigileen eta hiri-aktibatzaileen lanari eremu
bizigarriagoak (berr)eraikitzen lagunduko duten tresnak eta proiektuak
bilatzearen aldetik begiratzen dio. Ibilbide honetan, esperientziak eta
praktikak hibridatu eta aldatu egiten dira bidean diseinatzaileekin,
artistekin, soziologoekin, garapenerako elkarlanerako eta komunitateko
lanaren eragileekin eta abarrekin topo egiten dutenean, hiriari buruz
ikuspegi y partekatutako esperientziak sortzen baitira.
Nori zuzenduta dago?
Programa
honen helburua praktika hauetako batzuk herritar guztiei
(erre)produzitzea eta hurbiltzea da; batez ere eraikuntzan eta hirien
garapenean interesa duten horiei: arkitektoak, hiri-aktibatzaileak,
soziologoak, antropologoak, artistak, kazetariak, ekintzaileak,
garatzaileak, kulturako eragileak, irakasleak eta abar. Hiria guztiona
da eta guztioi dagokigu eraikitako eremuak eta hiriko ingurumena
hobetzen eta babesten parte hartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario