viernes, 16 de noviembre de 2012

KAP-ei azaleko begirada bat...

Proiektu bat ikusten hasterakoan, lehen inpaktua oso garrantzitsua da, aztertzen hasteko gogoa eman diezaguke, edo guztiz kontrako, zuzenean urrengo proiektura joateko gogoa... Beraz, ukaezina da panelaren garrantzia, informazioa modu egokian emana eta adierazia egotea.

Iruditu zait, aurten, beste urtetan baino kolore gutxiagoko panelak zeudela, nahiz eta tartean badiren kolore askokoak ere, eta egia esan hori asko gustatu zait, kolore gutxi batzuekin eta gainontzekoa txuri beltzean utzita lortzen den irudia. Izan ere, niri orain artean sarritan gertatu zait plano bati edo 3d bati koloreak eta materialak sartzen hasi eta guztia koloreztatu artean ez gelditu izana, eta horrek emaitza kargatuegiak eman izan dizkit. Hemendik aurrera kolore gutxiago sartzen saiatuko nahiz, proiekturako benetan garrantzitsuak iruditzen zaizkidanak bakarrik...


 
Testuei dagokienez, panel asko ondo daudela iruditu zait baina badaude beste batzuk testu gehiegi dutela iruditu zaizkidanak. Ni testu asko jartzeko zalea ez naizenez beti saiatzen naiz ahal dudan guztia grafikoki adierazten baina oraindik badut zer ikasia hasierako ideien eskemak... grafikoki adierazteko moduan.

Alderdi teknikoari dagokionez fugadun ebaketa xehatu asko ikusi ditut eta egia esan oso interesgarriak iruditu zaizkit, ebaketa plano batek baino asko informazio gehiago ematen dutelako barruko espazioen izaeraren inguruan... Horrelako planoak egiteko gai izan naitekeela uste dut eta hala espero dut.

Proiektu bateko marrazkiak benetan txundigarriak iruditu zaizkit, eta ez emaitza erakusten dutenak bakarrik, baizik eta proiektuaren prozesu osoan zehar egindako guztiak. Nire ustez eskua da daukagun tresna hoberena  baina ni ez naiz gai horrelako marrazkiak egiteko eta ez dut uste inoiz izango naizenik... 
Hala ere, daukagunari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu beharko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario