domingo, 26 de mayo de 2013

Txerting: Vauban-go proiektuaren azken ematea

PANELA
Eremua Marseilako portuaren hegoaldean dago, harresiaren mugan. Bertan  puntu eta ardatz ezberdinen arteko lotura falta handia dela ikusi da. Badira bi eraikin handi, eremu horretan indar handia dutenak: batek kalean indar eta presentzia handia du, baina bestea erabat zokoratua dago, malkarraren eta eraikin handiaren artean. Hauen egoera eta duten funtzioa ikusita, bertan esku hartzea erabaki da ondoren azalduko diren helburuak lortzeko.


Eraikin horietan argiztapena arazo handia, berauen kokapena, egituraketa, fatxadak... direla eta. Eguzkitzapenak proiektuan garrantzia handia duenez eremuko eguzkitzapenaren analisia egin da:

Eremuko eguzkitzapena
Proiektuaren oinarria, oinarrizko hustuketa batzuk egin eta ondoren elementu berri batzuk txertatzea izan da, eraikina eta eraikineko espazioak egokituko dituztenak. Hustuketen bidez, argiztapena lortuko da, espazio zabalagoak sortuko dira... Horretaz gain, bi kale berri ere sortu dira eraikinetan zehar, puntu eta ardatz ezberdinak lotuko dituztenak.


Esan bezala, bi kale sortuko dira, bata zeharkakoa (beheko kalea eta goiko parkea lotuko dituena) eta bestea luzetarakoa (mendebaldeko espazio publikoa eta goiko parkea lotuko dituena).

Bi kaleen eskema

Txertatutako elementuek eragina izango dute barne espazioetan, barneko espazioei mesede egiteko betiere.


Eraikuntza sistemari dagokionez, txertatutako elementuek egitura arin bat izango dute, sare egitura bat. Egitura honek azal ezberdinak jartzea ahalbidetzen du eta horretaz gain, ondoren egin daitezkeen banaketak egiteko oinarri bat eskaintzen du. Malgutasuna eskaintzen du banaketak egiteko eta baita solairuak txertau behar direnerako ere. Azalak barneko espazioen arabera jarriko dira eta egituran zulaketak egin ondoren jarri beharreko egitura errefortzuak ere estaliko dituzte.


Eraikuntza sistema

Oinak


Ebaketa honetan zeharkako ardatz guztia ikus daiteke eta baita egokitutako beste zenbait espazio ere.


Atzeko eraikineko barne patioa, aparkalekuak... ikusgai ebaketa honetan:


Ebaketa xehatuagoak perspektiban:


Kasu honetan esaterako, hustuketa bat egin da azpiko kalea argitzeko, eta kale honen azpian areto bat sortu da. Zulaketa egin ondoren egindako txertaketarekin zenbait gauza lortu dira: Azpiko egitura errefortzuak estaltzen dira azalarekin, barnean altuera bikoitzeko espazio zabala lortu da txertatutako piezako lorategiarekin harremanetan dagoena, eskolako ataria estaltzen da, argiztapena hobetu da...


Beste ebaketa honetan, bi eraikinen arteko kalea ikus daiteke, azpian aparkalekuak dituela. Kalearen amaieran igogailua dago, luzetarako ardatzeko pieza dena. Kale honetan lokalak... daude eta hauen gainean txertaketari esker argiztatuagoak egongo diren espazioa sortu dira, erabilera ezberdinak jaso ditzaketenak. Estalkia ere ikus daiteke, espazio publikoaren parte dena. Estalkian dago txertatutako piezaren egitura nagusia, zertxak hain zuzen ere.


Eskolako patiotik ikuspegia eta beheko arkupearen ikuspegiak ondorengo irudietan:



Proiektuko bi irudi, lehena atzeko eraikineko barne patiokoa, eta bigarrena mendebaldeko espacio publikotik eraikinerako sarrerakoa: