domingo, 30 de septiembre de 2012

Pausoka pausoka proiektua garatzen...

Marseillaren ardatz nagusien eta oinezko ibilbide nagusien analisi bat egin da proiektua kokatzeko punturik egokiena aukeratzeko. Inguruan dauden eraikin garrantzitsuenak ere aztertu dira. 


Portuaren sarrera oso puntu interesgarria da, hasieratik proiektua kokatzeko eman zen lekua hain zuzen ere, izan ere, puntu horretan daude portuaren bi aldeak elkarrengandik gertuen. Egun, nahiz eta puntu horretan  bi aldeen arteko distantzia handia ez izan, portu guztia inguratu beharra dago beste aldera iristeko. Horregatik, zubi zaharraren funtzioa berreskuratzea izango da flotantearen funtzioetako bat, hau da, flotantearen bidez oinezkoei alde batetik bestera pasatzeko aukera emango zaie.

Portuko sarreraren analisia eta proiektuan kontuan hartu beharrekoak
Aurreko asteko hasierako ideiak proiektu eremu oso handia hartzen zuen eta erabilera desberdinak elkarrengandik urrunegi zeudela ondorioztatu da. Orain, espazio hauek gehiago potentziatzeko eta proiektuaren eskala hobeto egokitzeko, elkarringandik gertuago jartzea erabaki da.

Vienako Brunnenmarkt merkatuaren eskala antzekoa izango du merkatuak
Iparraldeko plataformaren antolamenduaren eskema


Antolamenduaren lehenengo trazak:

Flotantearen antolaketaren lehen irudiak, funtzioen zehaztea, ebaketa eskematikoak...
FLOTANTEAREN FUNTZIOAK:
-Portuaren alde batetik bestera gurutzatzeko aukera emango du (zubi zaharrak egiten zuen moduan). moduluak izango dira alde batetik bestera gurutzatzeko “itsasontziak”, baina hauek ez dute inongo gastu energetikorik izango, bertan doan jendeak egindako ariketari esker mugituko baitira plataforma edo moduluak.
-Ontzigintzaren inguruko museo eta tailerrak. museoan merkataritzak eta itsasontziek marsellaren historian izan duten garrantzia azpimarratzen duen erakusketa egongo da. Tailerrean berriz, itsasontzien eraikuntzaren berri emango da eta publikoari bertako moduluak eraikitzen erakutsiko zaio. Beraz, edozein adinetako jendeak merkatua egiteko espaziorako beharko diren moduluak egiten laguntzeko aukera izango du. Honela bertako jendea izango da proiektuaren zati bat, merkatua hain zuzen ere, eraikiko duena.
Merkatuan, bertako produktuak izango dira gehien, baina beste kulturetako produktuek ere edukiko dute beren lekua.
-Inguruko eraikin historikoen museoa. 

PLASTIKOZKO BOTILAK BERRERABILI DITZAGUN...
Moduloak ur gainean mantentzeko sistemari dagokionez, plastikozko botila hutsak erabiliko dira. Plastikozko botilak berrerabiltzeko modu egokia da. Jendeak nahi dituen botila huts guztiak ekarri ditzake eta hauei esker, pixkanaka, merkatua eraikitzeko behar diren plataformak eraikiko ditu jendeak.

Maketarekin jolasean...

domingo, 23 de septiembre de 2012

KaleHABITAT". Matia kalean, mugikortasun jasangarriaren eguna (2012-9-22)

DJ ta guzti...
Gure balkoia
Bata irakurtzen, bestea gantxiloarekin...
Fatxada...

Bizilagunak ere gurean...
Eskerrak norbait ausartzen zen harien muga gogorra zeharkatzen...

viernes, 21 de septiembre de 2012

Lehenengo ideia eta baldintzak...

Marsella hiria kaiaren inguruan sortu zen. Horren inguruan hazten joan da denborarekin eta egun, Frantziako biztanle gehien duen bigarren hiriburua da. Betidanik, itsasoa oso garrantzitsua izan da eta lurraren eta uraren arteko erlazioa oso estua izan da. Egun, portuak jatorrizko izaera galdua du, merkataritza izaera, eta 2013ko Europako kultur hiriburuaren proiektuan ura aintzat hartu ez izanak, uraren eta lurraren arteko erlazio garrantzitsua etena dela erakusten du.


Gure elementu flotantearen bidez, uraren garrantzia gogora ekarri nahi dugu, eta uraren eta lurraren bitarteko modura funtzionatuko du.






Flotantea moduloz osatuta egongo da eta iristen ari diren turistek hasieratik ikusiko duten elementuetako bat izango da. Beraz, Europako kultur hiriburuaren proiektua osatzen duten eraikin berri multzoaren beste osagai bat izango da.

Moduluz osatutako elementu honetatik moduloak askatzeko aukera egongo da, portuko puntu desberdinetan kokatzeko modukoak izango direnak. Modulo hauek, kokatuta dauden tokiaren arabera funtzio ezberdinak beteko dituzte, esaterako, bat merkatua egiteko espazio bat izan daiteke, bigarrena portuaren historiaren berri emateko espazio bat, hirugarrena inguruko eraikin garrantzitsuei begiratzen dien elementu bat... Modulu hauek, behin-behineko egitura batzuk egiteko aukera eskaintzeko elementu batzuk edukiko dituzte, espazio estaliak lortzeko... Beraz, modulo hauek beste modulazio txikiago bat edukiko dute.

lunes, 17 de septiembre de 2012

ARROPAK KALERA!


KaleHABITAT". Mugikortasun jasangarriaren egunerako, Matia Kaleko biztanleei kalean arropak zabaltzeko aukera ematea proposatzen da, egun, biztanleek debekatua baitute kalera ematen duten balkoi eta leihoetan arropa zabaltzea. Beste ekintza batzuk antolatzeko sortu behar diren espazioak antolatzeko gortina moduan funtzionatu dezakete zintzilikatutako arropek, izarek, mantek...