Sou Fujimotok dioenez: "2013ko Pabilioi honentzat paisaia arkitektoniko bat proposatu nuen: espazio garden bat, jendeari bertan ibiltzera eta tokiak modu ezberdinetan aztertzera gonbidatzen duena. Inguru berri bat sortu da, non naturala eta gizakiak sortutakoa nahasten diren. Pabilioia egitura tridimentsional fin bat izango da, unitate bakoitza altzairuzko elementu bertikalekin osatuta egongo da. Eraztun irregular erdi garden bat sortuko du, eta jendeari paisaiaren parte dela sentiarazioko dio. 350 metro karratuko eraikina da, bi sarrerakoa. Terrraza moduko batzuk egoteko espazioak eskeiniko dituzte eta pabiloiari erabilera malguagoa izatea ahalbidetuko diete. Egitura fin honek hodei antzeko geometria bat sortuko du, laino bat parkean altxako balitz bezala.
Eraikin honi aurten egin dudan flotantearen antza hartu diot, batez ere egitura tridimentsional baten erabileragatik. Argi dago, materiala desberdina izateagatik, itxura desberdina dela, nik egin nuena zurezkoa baitzen, ebaketa handiagoko zurezko elementuak ziren, zama gehiago jasan behar zituen beraren gainean ibili behar baitzen... Pabilioi honetan elementu askoz finagoak erabiltzen ditu eta horrek arintasun handia ematen dio...
No hay comentarios:
Publicar un comentario