Aipatu bezala, eraikuntza sistema izango da proiektuaren abiapuntua. Eraikuntza sistema honekin, ez da espazioen araberako forma konkretu bat sortuko, horrek eraikuntza sistema hau mugatzea ekarriko bailuke. Beraz, forma "sinple", "abstraktu" bat sortuko da eraikuntza sistema honekin, kubo bete bat hain zuzen ere. Muturrera eramango da eraikuntza sistema honen erabilera; kubo guztia eraikuntza sistema honen bidez eraikiko da eta ondoren, kubo hori hustuz joango da bere barruan programako espazioak sortzeko. Gainera hustuz doan heinean, bertatik ateratzen diren elementuekin, kanpoaldean beste espazio batzuk sortuko dira, eta beraz ez da ezer alferrik galduko. Beraz, hustutze bakoitzak bi espazio berriren sorrera ekarriko du, bata kubo barrukoa eta bestea kanpoaldekoa.
KUBOA HUSTU-> BARRUAN ESPAZIOAK SORTU-> KENDUTAKOAREKIN ESPAZIO BERRIAK SORTU
 |
Betea eginda, orain hustutzera... |
Hori da hori maketa...
ResponderEliminar1000 palito ta gero kubue osatute!