viernes, 21 de septiembre de 2012

Lehenengo ideia eta baldintzak...

Marsella hiria kaiaren inguruan sortu zen. Horren inguruan hazten joan da denborarekin eta egun, Frantziako biztanle gehien duen bigarren hiriburua da. Betidanik, itsasoa oso garrantzitsua izan da eta lurraren eta uraren arteko erlazioa oso estua izan da. Egun, portuak jatorrizko izaera galdua du, merkataritza izaera, eta 2013ko Europako kultur hiriburuaren proiektuan ura aintzat hartu ez izanak, uraren eta lurraren arteko erlazio garrantzitsua etena dela erakusten du.


Gure elementu flotantearen bidez, uraren garrantzia gogora ekarri nahi dugu, eta uraren eta lurraren bitarteko modura funtzionatuko du.






Flotantea moduloz osatuta egongo da eta iristen ari diren turistek hasieratik ikusiko duten elementuetako bat izango da. Beraz, Europako kultur hiriburuaren proiektua osatzen duten eraikin berri multzoaren beste osagai bat izango da.

Moduluz osatutako elementu honetatik moduloak askatzeko aukera egongo da, portuko puntu desberdinetan kokatzeko modukoak izango direnak. Modulo hauek, kokatuta dauden tokiaren arabera funtzio ezberdinak beteko dituzte, esaterako, bat merkatua egiteko espazio bat izan daiteke, bigarrena portuaren historiaren berri emateko espazio bat, hirugarrena inguruko eraikin garrantzitsuei begiratzen dien elementu bat... Modulu hauek, behin-behineko egitura batzuk egiteko aukera eskaintzeko elementu batzuk edukiko dituzte, espazio estaliak lortzeko... Beraz, modulo hauek beste modulazio txikiago bat edukiko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario