domingo, 4 de noviembre de 2012

Hipotesiak eskematizatzen...

Lekurako egokiak izan daitezkeen hipotesiak landu dira, baina honek ez du esan nahi hauek bakarrik egon daitezkeenik. Izan ere, beste hipotesi batzuek hauen eskema antzekoa izan dezakete.



Esaterako, brocante gunearen hipotesiak, artisten hipotesiaren eskema oso antzekoa izango luke.
Azken eskeman ikus daitekeen moduan posible da hipotesi ezberdinak eskema bakar batean biltzea, nahiz eta programa apur bat konplexuagoa sortzen den; betiere, errazagoa da elkarrekin zerikusi edo loturaren bat badute. 

Tigrea eta Dordoka, Errusiar Mendia Alemanian

Wanheim hirian kokatua, Diusburgo Alemanian, Tigrea eta Dordoka - Mendi Magikoa, altzairuzko eta zinkezko egitura erraldoi bat da, errusiar mendi bat bezalakoa da, baina oinez bertatik ibil daitekeen desberdintasunarekin .
Ulrich Genth eta Heike Mutter egileen esanetan, mendiaren izenak tigrearen azelerazioa eta abiadura handia irudikatzen ditu, baina bisitariak dordokaren martxan ibili behar du bertatik.
 Nahiz eta urrundik badirudien mendi magikoa oinezkoentzako guztiz egokitua dagoela, badaude tarte batzuk oinez zeharkatu ezin direnak, segurtasunaren eta osasunaren erregulazioen ondorioz. Tarte hauek bisitari kuriosoren batentzat tentazio izan daitezke...
Gure txoritokiko ibilbidea, aldi berean txoritokiko espazio ezberdinak banatuko dituena, egiteko honen antzeko egitura arin bat erabili dezakegu agian...

sábado, 3 de noviembre de 2012

BAT, Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak


Zer ekarpen egin dezakegu arkitekturatik gizarte bidezkoago eta askeago bat lortzeko? Herritarrek eta arkitektoek nola egin dezakegu elkarlana elkarbizitzarako eremuen plangintza eta (berr)eraikitzea egiteko? Diseinatu eta eraiki al daiteke hiria partekatutako sormenaren logikarekin? Zer zeregin izan dezake arteak horrelako prozesuetan? Zer egin dezakegu hirien garapenerako hipertokiko ekintzen bidez?

Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatzen da BAT. Gogoeta eta ekoizpena elkarlanean eta taldean egiteko tokiak sortzearen beharra aztertzen du, modu horretan gure mundu hondatu honetan beste aukera batzuk aurkitzeko, bizikidetzarako eremuak planifikatuz eta (berr)eraikiz.

Zertan datza?
Programa teoriko-praktiko bat da BAT. Arkitektoen, hirigileen eta hiri-aktibatzaileen lanari eremu bizigarriagoak (berr)eraikitzen lagunduko duten tresnak eta proiektuak bilatzearen aldetik begiratzen dio. Ibilbide honetan, esperientziak eta praktikak hibridatu eta aldatu egiten dira bidean diseinatzaileekin, artistekin, soziologoekin, garapenerako elkarlanerako eta komunitateko lanaren eragileekin eta abarrekin topo egiten dutenean, hiriari buruz ikuspegi y partekatutako esperientziak sortzen baitira.

Nori zuzenduta dago?
Programa honen helburua praktika hauetako batzuk herritar guztiei (erre)produzitzea eta hurbiltzea da; batez ere eraikuntzan eta hirien garapenean interesa duten horiei: arkitektoak, hiri-aktibatzaileak, soziologoak, antropologoak, artistak, kazetariak, ekintzaileak, garatzaileak, kulturako eragileak, irakasleak eta abar. Hiria guztiona da eta guztioi dagokigu eraikitako eremuak eta hiriko ingurumena hobetzen eta babesten parte hartzea.

Tacheles etxea

Tacheles kultur zentroa, Berlin erdidunean dagoena, urtetako borrokaren ostean derrigortutako subastara irtengo da azkenean.
Okupa etxe bat izaten hasi zena, erakusketa originalen, kontzertuen eta kafetegien leku bihurtu da.
Berlingo harresiaren erortzearen ondoren, gobernuak eraikina eraistea erabaki zuen, bigarren mundu gerran izandako bonbardaketen ondorioz ruina egoeran geratu baitzen. Artista gazte talde batek, mundu guztitik zetozenak, aurre hartu zion eraisteari eta eraikinean sartu ziren. Artistek 1998an bertan 10 urtez egoteko baimena sinatu zuten, beren kontura eraikina konpontzearen eta mantentzearen truke.
Kunsthaus Tacheles-eko patioa artista bitxien tailer inprobisatua da, bertan lantzen eta erakusten dituzte beren lanak aire librean saltzeko.
Etxeak 30 estudio ditu barnean, eta mundu uztiko margolari, eskultore, bitxigile eta musikariek erabateko sorkuntza askatasunaz gozatzen zuten; beraiek erabakitzen zuten ateak irekita edo pribatuan lan egin.
 Eraikina publikoari irekita dago eta beraz, eraikin guztia erakusketa areto bat dela esan daiteke.

miércoles, 31 de octubre de 2012

Txoritokiaren lehen ideiak

Txoritokia ez da zooa balitz bezala planteatzen, txorien erreabilitazio espazio bezala baizik. Txorien bizitzako etapa edo garai  baten moduan ulertzen da eta ez azken etapa moduan. Biolentzia hori baztertu nahi da eta istripuren bat  izandako txoriei beste aukera bat eman nahian zainduko dira egunen batean askatzeko helburuarekin. Txoritokiaren barnean espazio desberdinak sortuko dira pausoka gabeziaren arabera, zaintzeko beharrizanen arabera, sailkatua, ospitala bailitzan. Grua bera erabiliko da osasunzentru gisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zauri larriak dituzten animalientzat… Gruatik at, baina sareen barne betiere, indarrak berreskuratzeko espazio desberdinak egongo dira.




Txoritokiak 4 atal zurruntasunaren arabera  bereiziak:
                                       1- HORMA -> Egitura zurruna
                                       2- GRUA -> Egitura erdi zurruna
                                       3- IBILBIDEA -> Egitura arina
                                       4- ITXITURA -> Armiarma sarea
 

Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia  ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.

Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.