Mostrando entradas con la etiqueta Txoritokia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txoritokia. Mostrar todas las entradas
lunes, 7 de enero de 2013
viernes, 9 de noviembre de 2012
Txoritokia garatuz..
Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.
Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen
doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten
diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.
Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.
Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.
![]() |
| 3D muntaia |
Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.
domingo, 4 de noviembre de 2012
Tigrea eta Dordoka, Errusiar Mendia Alemanian
Wanheim hirian kokatua, Diusburgo Alemanian, Tigrea eta Dordoka - Mendi Magikoa, altzairuzko eta zinkezko egitura erraldoi bat da, errusiar mendi bat bezalakoa da, baina oinez bertatik ibil daitekeen desberdintasunarekin .
Ulrich Genth eta Heike Mutter egileen esanetan, mendiaren izenak tigrearen azelerazioa eta abiadura handia irudikatzen ditu, baina bisitariak dordokaren martxan ibili behar du bertatik.

Nahiz eta urrundik badirudien mendi magikoa oinezkoentzako guztiz egokitua dagoela, badaude tarte batzuk oinez zeharkatu ezin direnak, segurtasunaren eta osasunaren erregulazioen ondorioz. Tarte hauek bisitari kuriosoren batentzat tentazio izan daitezke...


Gure txoritokiko ibilbidea, aldi berean txoritokiko espazio ezberdinak banatuko dituena, egiteko honen antzeko egitura arin bat erabili dezakegu agian...
miércoles, 31 de octubre de 2012
Txoritokiaren lehen ideiak
Txoritokia ez da zooa balitz bezala planteatzen, txorien erreabilitazio espazio bezala baizik.
Txorien bizitzako etapa edo garai baten
moduan ulertzen da eta ez azken etapa moduan. Biolentzia hori baztertu nahi da eta istripuren bat izandako txoriei beste aukera bat eman nahian
zainduko dira egunen batean askatzeko helburuarekin. Txoritokiaren barnean
espazio desberdinak sortuko dira pausoka gabeziaren arabera, zaintzeko
beharrizanen arabera, sailkatua, ospitala bailitzan. Grua bera erabiliko da
osasunzentru gisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zauri larriak dituzten
animalientzat… Gruatik at, baina sareen barne betiere, indarrak berreskuratzeko espazio desberdinak egongo dira.
Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.
Txoritokiak 4 atal
zurruntasunaren arabera bereiziak:
1- HORMA -> Egitura zurruna
2- GRUA -> Egitura erdi zurruna
3- IBILBIDEA -> Egitura arina
4-
ITXITURA -> Armiarma sarea
Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















