Mostrando entradas con la etiqueta La Charité - Berding. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta La Charité - Berding. Mostrar todas las entradas

martes, 22 de enero de 2013

BERDING, Le Panier berdetzen...

PANELA:


ZATIKA, azalpenekin:

La Panier auzoaren gogortasuna pixkanaka biguntzen hasteko, baratzak tarteko dituen programa bat proposatu da, espazio berdeak hirigunera pixkanaka sartzen hastea ahalbidetuko duena. 
Berdegune gehiegi ez dagoela ikusita, baratza, lorategi eta berdeguneak dituen espazio-eraikin bat proposatu da, gaur egun dagoen espazio publikoa eraldatuz eta eraikina bera espazio publikoaren parte bihurtuz. Berdegune hauek hiritarrek eta eraikineko biztanleek landuko dituzte. Artisauentzako tailer bat ere proposatu da eraikinean, eraikineko artisauek erabiliko dutena eta auzotarrek ere erabil dezketena, ikusita auzoan badaudela honelako tailer txiki pribatu batzuk, momentu batzuetan guztiek erabiltzeko moduko espazio bat sortu da.


Nekazariak eta artisuak biziko dira eraikinean, eta zenbait espazio elkarbanatuko dituzte. Nekazariek baratza eta lorategiak landuko dituzte eta auzotar eta hiritarrei nola landu erakutsiko diete. Artisauek tailerrean egingo dute lan eta jendeari  beren lana erakutsiko diete. Artisau eta nekazariek beren produktuak erakutsi eta salduko dituzte merkatuan. Esan bezala bizitzeko espazioak elkarbanatu egingo dituzte: Sukaldea, egongelak, logelak...


Lekuko eguzkitzapena aztertu da, faktore oso garrantzitsua baita baratzak ezarriko badira. Beraz, espazioek jasotzen dituzten eguzki argi orduak eta inguruko eraikinek bertako espazioetan sortzen dituzten itzalak aztertu dira. Alde batetik udan, urteko argi ordu gehien dituen egunean, egongo den eguzkitzapena, eta bestetik, neguan, urteko argi ordu gutxien dituen egunean, egongo den eguzkitzapena.

Analisi hau eginda ondorioztatu da proiektuko eremua egokia dela baratzak izango dituen programa bat ezartzeko. Orientazioa izan dezakeen hoberena du: ekialdera (goizean eguzkia bertatik atera) espazio publiko ireki bat; hegoaldera, espazio publiko luze bat (itzal gutxiago berari esker, eraikinik ez baitago gertu), eta mendebaldera, beste espazio ireki bat.

Udan, eguzkia goragago dagoenean, eguzkitzapena handia da bai eraikina egiteko espazioan eta baita aurrealdeko eta atzealdeko espazioetan ere. Neguan eguzkitzapena txikiagoa da, eguzkia beherago dagoelako eta beraz itzal handiagoak sortzen direlako, baina hala ere eguzki argia ordu dezentetan dago alde zahar bat izateko. Beraz, proiektuan eguzkiari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzeko baliabideak erabili dira eraikinaren orientazioarekin, maldekin... jokatuz.


Tokiko analisia eginda, ikusi da hegoaldeko espazio publikoan zenbait oztopo daudela, batik bat maila desberdintasun desegokiak eta horregatik erabaki da topografia eraldatzea, baina beti ere gaur egun dauden etxebizitzetarako sarrerak mantenduz.


Formaren sortze prozesuan guztia espazio publiko bakarra izatea bilatu da, bai hegoaldeko espazio publikoa eta baita eraikinaren estalkia ere. Formaren sorkuntzan inguruko faktoreak, eguzkitzapena, kaleak... hartu dira kontuan, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan:


Eraikina espazio publikoaren parte da, eta estalkiari espazio publikoaren tratamendu bera eman zaio guztiaren batasuna lortzeko. Guztia topografia berri batekin estali dela (espazio publikoa dena) edo lurretik jaso dela esan daiteke...


Egun dauden fatxadak ere kontuan hartu dira forma zehazteko garaian. Hauen ertzak mantendu egin dira, eta eraikinari erremate trataera eman zaio, garrantzitsua baita honelako erpin bateko errematea.  Fatxada altuena txikienaren alderantz jaisten da eta hortik ibilbidea bi zatitan banatzen da, bata hegoalderantz jaisten da eta bestea ekialderantz...


Oinean ikus daiteke topografiak garrantzia duela, hortik abiatuta antolatu da estalkia eta plaza (guztia espazio publikoa). Baratza eta lorategiak tarro moduko batzuetan txertatzen dira eta horien inguruko ibilbide ezberdinak daude. Eraikinaren estalkian goren dauden bi baratzak eta negutegia pribatutasun handienekoak izango dira (nahiz eta edonor iritsi daitekeen distantziak-altuerak handitzen die pribatutasuna), eta gainontzeko guztiak publikoak izango dira (estalkikoak bertako nekazariek landuko dituzte nagusiki, eta hegoaldekoak bertako auzotarrek)


Oinei dagokienez, behe oinean daude tailerrak. Tailerrak irekita daudenean , barrua bera, azpiko pasabidea eta aurreko espazio publikoa tailer-erakusketa leku bihurtuko dira, hala ere, badaude pribatuagoak diren tailerrak, hori nahi duten artisauentzat. Hitzaldiak emateko areto bat ere badago behe oinean, baratzen, lorategien edo artisautzaren inguruko hitzaldiak emateko, autotarrek horien inguruko ezagutzak jaso ditzaten. Eraikinaren atzealdeko kalea, mendebaldeko espazio publikoa eta espazio publiko nagusia komunikatuta daude behe oinean, (beraz, espazio publikotik Charité ko sarrerara iritsi gaitezke eraikinaren azpialdeko pasabidetik.



Lehen solairuan daude jangela eta sukaldea. Jangelaren alboan dagoen egongelaren eta tailerraren artean erlazio bisuala dago eta baita galerian goiko eta beheko bi punturen artean ere. Mendebalderantz galeria bat dago eta horretatik espazio ezberdinetarako sarrera dago (igogailua galeria horrekin lotuta dago)

Goiko solairuen banaketak egiteko estalkia oso kontuan izan da, estalki maldadunaren eta solairuen arteko puntuak garrantzia baitute, eta baita behealdera irteten diren “tarroak” barne espazioetan duten eragina ere.


Egongela nagusiak altuera bikoitza du, eta honen atzealdean liburutegiak daude bi altueretan. Hauen gaineko solairuetan logelak eta ikus-entzun gela bat daude. Estalkiaren malda barne espazio aberatsagoak sortzeko baliabidea izan da. Estalkian argi sarrera bertikal batzuk ere badaude, barruko espazioak argitzen dituztenak, sukaldean bainugelan logeletako txokoan, beheko tailerrean...


Hegoalderantz eta ekialderantz ematen duten fatxadak azal bikoitzekoak dira. Barrualdetik beirateak dira (bertan baitaude kanporantz begiratzen duten espazioak (egongelak, logelak...) eta kanpoaldetik lama horizontalak dituzte. Horiei esker fatxada "abstraktoago" bat lortzen da, kanpoaldetik ez baitira barneko solairuak nabaritzen, eta horrela eraikinaren goiko ertz inklinatuek garrantzia eta potentzia hartzen dute.


Hona hemen kanpoko ikuspegi batzuk:

miércoles, 9 de enero de 2013

Espazioak definitzen...

Aurreko sarreran aipatu  nuen moduan, hegoaldeko espazio publikoaren topografia ere eraldatu egin da, gaur egun dauden traba eta oztopoak konpontzeko eta eraikinaren eta espazio honen arteko harremana landu da, guztia espazio publiko bakarra izan dadin.

Eraikinaren barne espazioak lantzen hasita, hasieran sortutako topografia edo estlkira egokitzen saiatu naiz eta lagungarri izan zait baldintza batzuk edukitzea barne espazioak definitzeko. Estalki maldaduna edukitzeak jokua eman dit barne esapazio ezberdinak lortzeko...
Hona bi ebaketa:

sábado, 22 de diciembre de 2012

Eraikinaren estalkia espazio publikoaren parte...

Hegoaldeko espazio publikoaren topografia aldatu da, gaur egun dauden eskailera eta ertz desegokiak konpontzeko. Eraikinaren estalkia espazio publikoaren parte da, alde bat ekialdetik mendebalderantz igotzen da eta bestea berrriz hegoaldetik iparralderantz, honela espazio publiko jarrai bat lortzen da, ibilbide bat sortuz. Ibilbidean honetan zehar baratzak egongo dira, baita hegoaldeko espazio publikoan ere, honela, bai topografiarekin eta baita baratzekin ere guztiaren batasun bat lortuko da.

Hona hemen aurkitu ditudan pare bat adibide, euren estalkia espazio publikoaren parte dena:
 “Ciutat d’Elx” Auditorioa, Elche
http://www.arquitectoslatinos.com/wp-content/uploads/2010/05/Auditorio-Ciutat-d-ELx_1.jpg


Propuesta para concurso del-yacimiento arqueologico de San Esteban
 DAWLA 1 Cortesía de Martín Lejarraga

lunes, 3 de diciembre de 2012

Maketarekin lanean...

Maketarekin lanean ari nintzela zenbait gauzez ohartu naiz. Hasiera batean, lehenengo irudian argazkian ikus daitekeen bezala, hormetatik behera beheko plazaraino jaisten den elementu bat planteatu nuen. Hor ordea, eraikina ez zen ibilbide baten parte, baratzak estalkian egonagatik, ez ziren espazio publikoaren parte, gora igo eta hor bukatzen baitzen ibilbidea. Ondoren pieza moztu eta kanpoaldera atera nuen zati batean eta horrela lortzen dudana zera da, batetik, ibilbide oso bat, alde batetik igo eta bestera jaisten dena (tartean baratza publiko-pribatuekin), eta bestetik, goien geratzen diren beste baratza pribatu batzuk. Elementu hau hustuz, beste aldeko espazioarekin lotura bat ezarri daiteke (4.argazkia) eta baita iparraldeko La chariteren aurreko kalearekin ere (5.argazkia).
Programari dagokionez erakin honetan beste eskema bat txeratu daitekeela ikusi dut (aurreko sarreran esan nuen moduan baratzetarako estalkien azpian azalera handiak sortzen direlako), artisauena hain zuzen ere. Artisauek behe solairuan edukiko dituzte tailerrak, aldi berean erakusketa gela izan daitezkeenak, eta nekazariek estalkietako baratzak landuko dituzte, eta jendeari baratzak lantzeko jarraibideak emango dizkiete. Nekazari eta artisauek jangela, egoteko espazioak... elkarbanatuko dituzte eta logelei dagokienez, nork bere logela edukiko du (esp.pribatua). Espazio pribatu hauek altuera handieneko piezan egongo dira argazkiak ikus daitekeen moduan. Hauen gainean ere baratzak egongo dira, pribatuak izango direnak, nekazariek euren esperimentazioetarako erabiliko dituztenak.

viernes, 30 de noviembre de 2012

¿?¿?¿?¿?¿?¿?¿?

Baratza eraikin bat egiten hasitako garaian zenbait oztopo, kontrako faktore eta zalantzarekin egin dut topo:

 
Ea maketaren laguntzaz ordenatzen dudan nire mahaiko kaosa, eta baita burukoa ere...
Baratzak eraikinaren erabilera osagarri bezala proposatuko dira, eta beste erabilera batzuk txertatuko dira (hasieran proposatuko eskemetakoren bat edo besteren bat). Izan ere, orain arte aztertutakoarekin eta ikusitakoarekin ikusi dut agian baratzak ez direla egokienak jende mota ezberdinen bitarteko izateko, batez  ere, lekuaren eraginez, eguzkitzapen arazoak egon baitaitezke egingo den eraikinaren ondorioz... (edo goiko irudietan azaltzen diren beste arazo batzuk: Baratza-espazio eraiki proportzio desegokia...) Hala ere, esan bezala baratzak ez dira baztertuko, abantaila asko baitituzte eraikin baterako (janaria lortzeko aukera, hirian puntu berdeak izan daitezke, estalkiaren parte izan daitezke...)

domingo, 25 de noviembre de 2012

Baratza eraikinen adibideak...

Toyo Ito
El edificio, que se levanta en una parcela cuadrada, situado junto a la trama urbana existentes en La Torre, se estructura mediante un bloque lineal que se transforma en una torre, que alojara apartamentos para mayores en los tiene especial relevancia los espacios compartidos y las terrazas. En la planta baja se emplaza una serie de equipamientos públicos, un centro de día, un spa y jardín que será regado con agua de las acequias.



SCHAPE ARCHITECTURE Duncan Lewis
El edificio se construye como un prototipo para la ocupación de parcelas con plantaciones de naranjos, en los que se mantiene el cultivo existente. Por ello la volumetría habitada, se levanta del suelo mediante filos pilotis que sostiene los apartamentos cúbicos que permite la entrada de luz para la insolación de los árboles. El edificio, construido de forma ligera, define corredores y espacios de relación abiertos, que estimulan la vida comunitaria.











R&SIE ARCHITECTS François Roche
SOGO ARQUITECTOS
El edificio, situado en el limite oeste del sector, se define mediante una estructura ligera y técnicas de construcción en seco, que contiene en su planta baja el centro de reunión y encuentro para la gestión de los huertos urbanos emplazados entorno a la Alquería del Saboner, y de una serie de viviendas apiladas que permite una organización funcional flexible.

 

viernes, 16 de noviembre de 2012

Lekuko eguzkitzapenaren analisia...

Aurreko sarrera batean azaldutako programa bat ezartzea pentsatu dut, nekazari eta etxe gabeena hain zuzen ere. La Panier auzoaren gogortasuna pixkanaka biguntzen hasteko, baratzak tarteko dituen programa bat proposatu da, espazio berdeak hirigunera pixkanaka sartzen hastea ahalbidetuko duena. Baratzak izango dira nekazariak eta etxe gabeen arteko harremanak bultzatuko dituztenak. Nekazariak baratzak landu eta etxe gabeei horiek lantzen erakutsiko diete. Etxe gabeek baratzak landu eta ondoren hiriari eskainiko dizkiote lortutako produktuak, merkatuan...

Hasteko, lekuko eguzkitzapena aztertu dut, faktore oso garrantzitsua baita baratzak ezarriko badira. Hau egokia izango ez balitz programa hori kolokan egongo litzateke. Beraz, espazioen jasotzen dituzten eguzki argi orduak eta inguruko eraikinek bertako espazioetan sortzen dituzten itzalak aztertu dira. Alde batetik udan, urteko argi ordu gehien dituen egunean, egongo den eguzkitzapena, eta bestetik, neguan, urteko argi ordu gutxien dituen egunean, egongo den eguzkitzapena.


 Analisi hau eginda ondorioztatu da proiektuko eremua egokia dela baratzak izango dituen programa bat ezartzeko. Orientazioa izan dezakeen hoberena du: ekialdera (goizean eguzkia bertatik atera) espazio publiko ireki bat; hegoaldera, espazio publiko luze bat (itzal gutxiago berari esker, eraikinik ez baitago gertu), eta mendebaldera, beste espazio ireki bat.

Udan, eguzkia goragago dagoenean, eguzkitzapena handia da bai eraikina egiteko espazioan eta baita aurrealdeko eta atzealdeko espazioetan ere. Neguan eguzkitzapena txikiagoa da, eguzkia beherago dagoelako eta beraz itzal handiagoak sortzen direlako, baina hala ere eguzki argia ordu dezentetan dago alde zahar bat izateko. Beraz, proiektuan eguzkiari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzeko baliabideak erabili beharko ditut, maila desberdintasunekin, orientazioarekin... jokatuz.

domingo, 4 de noviembre de 2012

Hipotesiak eskematizatzen...

Lekurako egokiak izan daitezkeen hipotesiak landu dira, baina honek ez du esan nahi hauek bakarrik egon daitezkeenik. Izan ere, beste hipotesi batzuek hauen eskema antzekoa izan dezakete.



Esaterako, brocante gunearen hipotesiak, artisten hipotesiaren eskema oso antzekoa izango luke.
Azken eskeman ikus daitekeen moduan posible da hipotesi ezberdinak eskema bakar batean biltzea, nahiz eta programa apur bat konplexuagoa sortzen den; betiere, errazagoa da elkarrekin zerikusi edo loturaren bat badute.