Arkitektura eta nekazaritza bertikalaren ideia futuristak
Hona hemen nekazaritza bertikalaren inguruko ideia arkitektoniko batzuk, agian, arriesgatuak kasu batzuetan, baina guztiak hiri berde eta jasangarrien kontzeptuaren barnean, hiri-nekazaritza euren barne hartzeari esker.
Horiek, agian, gehiegizkoak izango dira, baina gure proiekturako ez legoke gaizki pixkanaka indarra hartzen ari den joera, hiri-baratzena, kontuan hartu eta erabiltzea. La panier auzoan oso berdegune daude eta pixkanaka sartzen hasteko modu bat izan daiteke hau.
Beraz, hau ikusita, beste hipotesi baten eskema planteatu dut:
Hipotesi honetan, hiri kanpoko nekazariei hirian bizitzeko espazio bat
ematea proposatzen da, eta baita hirian bertako etxe gabekoei ere.
Guztiek hiri barneko baratzak landuko dituzte, eta ondoren, merkatuan
produktuak publikoari eskainiko dizkiete, hitzaldiak eman...
Gainera,
antolatuko den merkatuan auzo guztiko komertzio txikitako jendeak parte
hartzeko aukera izango luke, eta beraz, auzoa pizteko eta hiri berdeago
bat lortzen hasteko pauso bat izango da.







No hay comentarios:
Publicar un comentario