domingo, 7 de octubre de 2012

Eraikuntza sistema baten bila...

Lanean ari nintzen moduluentzat eraikuntza sistema bat pentsatzen hasitakoan, zenbait ondorio atera ditut, eta proiektuko zenbait gauza zalantzan jarri ditut.
HAUSNARKETAK:


 

ONDORIO NAGUSIAK:
+Elementu finkoak moduluak erabiltzeak ez du zentzurik.
+Modulazioak ur azalean geratzera behartzen ninduen, horretatik askatuta, lekuari etekin handiagoa ateratzeko aukera: ur azpia, altuera handiagoko elementuak...
+Eraikuntza sistema izango da formaren oinarria -> Guztiaren batasuna bermatu

Beraz,  moduluen ideia apur bat albora utzita, eraikuntza sistema berri bat bilatzen hasi naiz, elementu diferentzial bat izango balitz bezala, beraren errepikapenarekin guztia eraikitzea ahalbidetuko duena, bai finkoa den elementua eta baita merkatuko moduluak ere. Badu nolabait lotura txiki bat moduluen ideiarekin, azken batean, moduluekin ere sistema mugagabe bat bilatzen baita, errepikatu daitekeena. Orain ordea, ez dut bilatu nahi izan moduluak eraikitzeko eraikuntza sistema bat soilik, baizik eta eraikiko den guztia eraikitzeko moduko eraikuntza sistema bat. Uraren gaineko plataformak, itxitura bertikalak eta baita itxitura horizontalak ere eraikuntza sistema berarekin eraikiko dira, eta honela, guztiaren batasun bat lortuko da.

Lotura elementurik gabeko zurezko eraikuntza sistemak
Elementu txikiz osatutako eraikuntza sistema bat bilatu da, sare moduko egitura bat ematen duena, eta egitura eta itxitura bera izatea ahalbidetzen duena. Jarritako baldintzetako bat, elementuen artean lotura elementurik behar ez izatea izan da, eraikuntza errazagoa izateko, irudi garbiagoa eta tektonikoagoa lortzeko...

Goialdeko ezkerreko bi irudien eraikuntza sistema zein den ikertu dut, hori baitzen bilatzen nuena. Izan ere, eraikuntza sistema honeki sakonera bateko azalak lortzen dira eta hori egokia da platamormen oinarrirako, egitura moduan funtzionatzeko, sare moduko itxiturak egiteko...
Elementuen arteko lotura, maketan
Elementuen arteko lotura, planoetan
Ebaketaren marrazkia
Lantzen ari naizenaren eskemak:


Lekuari etekin handiagoa ateratzeko, ur azalean, ur azpian eta uretatik altxate egongo dira erabilera desberdinak


2012-10-8-ko zuzenketa:
BERRIZ ERE FORMAREN DISEINUAN ERORI NAIZ! GAIZKI!
Eraikuntza sistema honek ematen dituen aukerak aztertu behar ditut eta hori ondo adierazi. Horretan saiatuko naiz datozen egunetan!!!
...


No hay comentarios:

Publicar un comentario